Abenduaren 3an, asteart goizez, urteko lehen "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek.
Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, 4 orduz.
Hala nola :
- seigarrenendako : Arnasa hartu, Geoguesser, Herriak ezagutu jokoen bidez, matematikako astearen afitxa egin, nire ametsetako herria.
- bosgarrenendako : Arnasa hartu, Geoguesser, Herriak ezagutu jokoen bidez, nire ametsetako herria, Orientazio lasterketa euskaraz,"Dixit" kartekin ipuinak asmatu, zure etxebizitza ideala,zu ere idazle !, Txapelketa : zubi bat eraiki !
- laugarrenendako : "Dixit" kartekin ipuinak asmatu, Zu ere idazle !, Txapelketa : zubi bat eraiki !, Zientzia tailerrak
- hirugarrenendako : Zu ere idazle !, Abesbatza, Jungle Speed Euskal Herria
Goizeko pausa denboran, laugarreneko ikasleek bixkotxak saldu dituzte haien bidaia finantzatzeko.
Nazioarteko euskara eguna zela eta, arratsaldeko "PLK-n Behin jokoan" parte hartu dute kolegioko ikasle guztiek, jokoa sarean ezarriz.
Gai desberdinei buruzko galderei erantzun behar zuten aski fite, ahal bezain punttuak irabazteko !
Giro izigarri on batean iragan da eta ikasleak euskaraz gozatu dira !
Gora euskara !
Aurten ere, hirugarreneko ikasleek sexualitateari buruzko prebentzio tailerra antolatua izan zaie Planifikazio Zentroaren eskutik.
Azaroaren 28an, ostegunarekin, 3A eta 3Bko ikasleekin hasi da....
Talde handian , iragan diren tailer horiei esker, gazteek informazioa lortzeko parada ukan dute, baita ere gai horri buruz dituzten galdera guztiak pausatzeko.
Planifikazio Zentroko profesionalen erranetan, gogotsu parte hartu dute ikasleek ; galderak pausatu eta solasaldi interesgarriak ukan dituzte. Besteak beste eritasunak, kontrazepzioa, babestea, errespetua, generoa, homosexualitatea eta bisexualitatea bezalako gaiak izan dituzte hizpide.
Esperientzia errepikatzekoa da 3Dko ikaslekin heldu den abenduaren 12an.
Tailer hauek bestalde osatzen dute biologia ikasgaian ikustekoak diren gaiak.
Azaroaren 22an, ostiralez, eguerdiko pausan, elkartasun hilabetea kudeatzen aritu izan diren maila guztietako 12 ikasle elkartu dira, Antxeta irratiako kazetaria eta ikasle ohia den Esteban Bastierekin elkarrikzeta baten egiteko.
Urriaren 17an, Madag'azkar elkarteko Ione Lopez Manterolarekin iragan zen mintzaldia aurkeztu dute, 65 ikasle bolondresak bildu zirelarik, eta biharramunean, 55 ikasle bildu zirela erabakitzeko zein ekintza antolatu.
Ondotik, azaroaren 4etik 29ra antolatu dituzten bilketak zerrendatu dituzte, hala nola, goizero gosari salmenta antolatua dela goizeko jolas garaian, talde ttipika salmenta segurtatuz, dena euro batean salduz eta kazketak / eskolako materiala gunea ezarria izan dela kolegioko sartze nagusian nahi dutenek parte hartzeko. Heldu den astean dena bukatuko da eta Eguberri aitzin elkarteko kideak berriz komitatuak izango dira haien oparien eskuratzeko, 2025eko apirilan Madagazkarrera beharretan direnei eramateko.
Ikasleak poz pozik eta argiki azaldu dute haien lana, gaia bikain ongi menperatzen baitute !
Zinez zorionak eta txaloak elkartasun hilabete honetan aktiboki parte hartzen duten ikasle guztiei !
Milesker Esteban ere bai kolegiora etortzeagatik !
Azaroaren 13an, asteazken goizez, Irungo Mendibil zinemetan izan ginen 3.eko 12 neska-mutil Oiasso museoak urtero antolatzen duen Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan.
Zinemaldi honetan, lehiaketan parte hartzen duten sail ofizialeko dokumentalez gain, Hezkuntza Sailean, ikastegi ezberdinek gure inguruko ondare arkeologiko, material edo memoria historikoa aurkezten duten bost minutuko laburmetraiak erakusten dira.
Guk, aurten, emakumeek Comète sarean izan zuten isilpeko eta ausardia handiko lana omendu eta plazaratu nahi izan dugu aurkeztutako laburmetraiean: "Emakumeak erresistentzian: Comète ihesbide sarea". Horretarako gidoia, musika ezberdinak eta argazki sorta bat baliatzeaz gain, bi elkarrizketa grabatu ditugu; lehena, ikastegiko historiako irakaslea den Xan Berasategiri testuinguru historikoan barneratzen laguntzeko; bigarrena, Maddalen Sorhouet 95 urteko Urruñarrari bere lekukotasuna eta oroimenak guztiokin partekatzeko. Gure eskerrik beroenak bi elkarrizketatuei!
Goizaren hasieran ikastegi bakoitzak publikoaren aitzinean bere lana aurkeztu zuen eta ikusi genituen. Bertan izan ziren gutaz gain Irungo Toki Alai eta San Vicente de Paul ikastegiak. Lehenak, San Martzial mendiko bunker baten garbiketa nola egin zuten erakutsi zuen, bigarrenak, Irungo Aduanaren historia erakutsi zuen.
Ondotik, FICAB 2024 lehiaketan parte hartzera doazen lau dokumental ikusteko aukera izan genuen, eta, azkenik, Oiasso museoko zuzendariari galdera ezberdinak egiteko aukera izan genuen.
Goiz aski interesgarria pasa genuen, baita gauza berriak ikasi ere!
Mila esker Oiasso museoko langileei urtero egiten diguzuen harrerarengatik.
Datorren urterarte !
Iaz bezala, Mintza Goxo segitzen dugu aurten eta bosgarreneko guztiek lehen formakuntza-saioa izan zuten azaroaren hasieran.
Azaroaren 7an, ostegun goizez, 3 orenez ikasleek "Nire ezagutza eta parekoarena" gaiaren inguruan aritu ziren gogotsu.
Ondoko saioetan "Bortizkeria egunez egun" eta "Nire jarrera gatazkaren aitzinean" gaiak tratatuko dira.
Bide berean, laugarrenekoek eta hirugarrenekoen azken saio bat izanen dute ere bai azaroan, iazko formakuntzaren borobiltzeko.
Mintza Goxo protokola hasiko da hilabete honetan, ikasle bikoteek bitartekari-ardura hartzeko xedea erakutsi baitute aurten ere bai.
Azaroaren 7a "Jazarpenaren aurkako eguna" izanez, kolegioko sartzean berriz ezarria izan da joan den urtean ikasle batzuk sortu zuten erakusketa...
Kurtso batzuetan aipatzen izan zaien bitartean, nahi zutenek esposatuak ziren afitxetako mezuak irakurtzeko parada ukan dute, zein tokian izaten ahal diren pentsatuz, nola portatu behar diren jazarpen kasu batean, zein aholkuak eta laguntzak ematen diren hortik pasatzen badira....
Azaroa gogoeta hilabetea baldin bada ere, urte osoan kondutan hartzekoa da...
Azaroaren 4ean, astelehen arratsaldez, kolegioko hirugarrenak Hendaian kokatua den Mendi Zolan gelara joan dira, bertan Artedrama antzerki taldeak eman duen Miñan antzerkiaren ikusteko.
Antzerki honen abiapuntua, Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako liburua izan da, ikasleekin aitzinetik landua izan zena. Liburuan bertan, Ibrahimak Europara iristeko bizi izan duena kondatua da.
12 urtetik goiti, Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.
Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.
Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala.
Antzerki hunkigarria eta biziki erreala izan da, ikasleek anitz gozatu dutena.
Milesker eta zorionak Artedrama antzerki taldeari !!
Urtero bezala, eguberri aitzin, gure inguran den elkarte bat laguntzen dugu elkartasunezko mintzaldi bat eta ekintzak antolatuz Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan. Beste urteetan, "etorkinak", "suhiltzaile solidarioak", "Integrazio Batzordea", "Haur eri" eta "Nesk'à'paillettes" bezalako elkarteak lagundu ditugu.
Oporrak aitzin, urriaren 17an, ostegunez, mintzaldi batekin elkartu gara kolegioko IDZtan, eguerdiko pausan.
Ikuspegi humanitarioan oinarritzen eta eskola gazteentzat helburutzat duen "MADAG'AZKAR" elkarteko Ione Lopez Manterola kidea (eta ikasle ohia) etorri da haien lana eta proiektua aurkeztera, batez ere zein beharrak ukango dituzten, Madagazkar, munduko bosgarren herri pobreena baita...
Lehen mintzaldian, 6./5.eko 46 ikasle hurbildu dira eta bigarrenean, 4./3.eko 18 ikasle.
Hasteko, gaur egun kirol irakaslea den Ione Lopez Manterola aurkeztu du bere burua, kirol ikasketak eta kirol kudeaketa mazterra ukan duela eta, "kirola eta hezkuntza" gaiaren inguruan aritzea erabaki zuela, elkartasunez bere lagun batekin batera.
Lehenik, Hendaiako Planete'école elkartea lagundu zuten, bazkideak aurkituz, materiala bilduz (100 kilo !! 1000 ztilo, 300 zirriborroak...), eta dirua xerkatuz han bertan ere janaria erosteko eta banatzeko (olioa, azukrea, irriza), jantziak eskaintzeko (kazketak barne), eskoletan materiala (liburu pedagogikoak, baloiak / pilotak) eta kirol jarduerak proposatzeko (errugbia...) eta materiala farmazeutikoa erizain batek banatzeko...
Bestalde, egin dituzten abentura desberdinen lekukotasunak eman dizkie :
- Belinta eskola publikoan eskolako materiala eta kirol jarduerak eskaini dituzte baldintza biziki txarrak baitituzte (Malgacha hizkuntzan ari dira han, guttik frantsesez baitakite),
- Basamortuan kokatzen den "Brousse"-n egonaldi bat egin dute janaria eta arropak banatuz,
- Dolto kolegio pribatua bisitatu dute, Frantziako laguntzarekin baldintza onetan dira haiek, %20a bezala "aberatsak" direla erran daiteke...
- Umezurtzegi batetik pasa dira ere bai, emazte bakar batek kudeatutako hogei bat haurrekin ibili dira, saboia, olioa eta kazketak eskainiz....
Ionek dion bezala : "Haien egunerokoa hobetzen saiatzen gara, gure eheinean"...
2025eko apirilan berriz hara joateko xedea dute, dirua eta kirola - hezkuntzako materiala bildu ondoren...
Beharrak kondutan hartuz, kolegioko ikasle boluntarioek elkartasun ekintza bat antolatzeko bildu dira biharramunean, urriaren 18ko eguerdiko pausan.
Oporretatik landa, azaroa elkartasun hilabetea bilakatuko da kolegioan : "Eguberrin jaso aitzin, beharretan direnei ematen ikas dezagun !"
Milesker ainitz Ione kolegiora etortzeagatik eta txalo bero bat parte hartu eta parte hartuko duten ikasle guztiei !!!!
Urriaren 11an, ostiral goizez, PLK kolegioko 3. guztiek, FFBTP*k antolatutako "Les coulisses du bâtiment" ekimenean parte hartu dute, Angeluko El Hogar igerilekuaren eraikuntza berria bisitatzera joanez.
Lantokiaren bisita teknikoaz gain, eraikuntzari lotuak diren lanbide ezberdinetako tailerretan parte hartu dute ikasleek. Hor lanbide edo formakuntza ezberdinei buruzko informazioak eta enplegatu batzuen lekukotasunak bildu dituzte, baita aktibitate praktikoak egin ere.
Bisita ederki pasatu zen eta antolatzaileek PLK-ko ikasleen jarrera ona txalokatu dute.
*FFBTP = Fédération Française du Bâtiment et des Travaux Publics
Hilabete honetan, orri markak bukatu ondoren, denen artean, tximeletaz beteriko bi mural egiten aritu gera.
Kartulinazko erliebedun, tamaina ezberdinetako tximeleta koloretsuak sortu ditugu.
Muralak, material ezberdinak erabiliz loreak marraztuz koloreztatu ditugu.
Hona hemen proiektuan lan egin duten ikasleak, bere lana kolegioaren sarreran zintzilikatzen.
Eta orain, oporretara abiatu aurretik, karratuak erabiliz, irudi ezberdinak marrazten hasi gara.
Bakoitzak bere trebetasuna adieraziz.
Txalo artista guztiei !