Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Maiatza eta ekaina zehar, kolegioko 6/5 eta 4/3.eko mus lehiaketako laurdenak eta final erdietan aritu izan dira multzoetako ekipa guztiak.

Alde batetik printzipala partidak iragan dira eta bestalde, kontsolantekoak.

Ikasleen parioak eta hunkitu dituzten kartei esker, batzuk finalerako txartela lortu dute, besteak, aldiz, eliminatuak izan dira...

Txalo bero bat parte hartu duten guztiei !

Aurten laugarreneko ikasleak Zaragozan izan dira.

Ekainaren 8tik 12ra bitartean egon dira, aukera paregabea izan dute hango kultura eta hizkuntza hurbiletik ezagutzeko, gauez familietan egonik.

65 ikasle joan badira ere herri berera, zenbait jardueratan bi taldetan banatu dira, hala nola txirrindularitza ibilaldian, rapel iniziazioan eta zeramika tailerrean.

Aurten, Aljaferíako aurkezpen  lana ikasle eta giden esku egon da, eta haiek ardura handiz eta seriotasunez bete dute beren zeregina. Beste bisita batzuk, esaterako, Goya museokoa edo Muel herrikoa, aditu batek gidatu ditu.

Egunero, lagunekin herrian zehar ibiltzeko denbora izan dute eta giro ederrean ibili dira. Momentu goxoa izan da ere La Pinedako Aquopolis parkean, izan den beroarekin oso eskertuta!

Orokorrean, dena oso ongi joan da, eta bai ikasleek bai irakasleek izugarri gozatu dute esperientzia.

Motibazioz gainezka itzuli gira, datorren ikasturtean berriz egiteko prest!

Urtero bezala, garai honetan, hirugarreneko ikasleei antolatua izan zaie bigarren brebeta xuria kolegioan bertan.

Ekainaren 11an, ostegunez, goizean pasa dute 2 orduko matematika froga eta arratsaldean ordu bateko zientzietako froga.

Biharramunean, ekainaren 12an, ostiralez, frantsesaren froga lau orduz : testu ulermena, berridazketa, diktaketa eta idazlana, eta arratsaldean, Historioa - Geografia - IMH froga bi orduz.

Azterketaren egiazko baldintzak bizi izan dituzte ikasleek eta denbora herena dutenek ere bai.....

Laster egiazkoa orain.... azken txanpa !

Udaberri honetan, ikasle multzo batek segitu du biltzen, astelehen eta ostegunetan, jan ondotik, eskulanetan arituz....
Apirilaren 3an,  apirileko arraina eguna ospatzeko, gure ikasleek egurrezko arrainak apaindu eta margotu dituzte.
Giltzero politak !! Gure artistak sortu dituztenak!!!
Txalo handi bat haientzat !
Udaberria iritsi zaigu, eta udaberriarekin batera loreak eta kolore biziak.
Hori dela eta, maiatzan, gure ikasleek lore ontziak sortu dituzte, gero loreekin apaintzeko.
Aldi honetan, berziklatzeko materiala erabili dute.
Berinezko botilak tindatuz, pistatxoen oskolekin irudiak sortuz eta botilan kolatuz, lore ontzi politak lortu dituzte.
Horrez gain, kolorezko paperarekin, eta artilearekin hainbat lore asmatu ondoren, hona hemen gure artisten sorkuntzak !
Biba zuek eta milesker Ane eta Beari haien talentuen transmizioarendako !
Ikasleek une pribilegiatua bizi izan zuten Théâtre du Versant antzerki taldearen esku-hartzeari esker, Molièren zenbait obra-zati aurkeztera etorri baitziren. Topaketa horrek ilusio handia piztu zuen ikasleengan zein irakasleengan.
Antzeztuko ziren testuak ikasgelan aztertu ondoren, ikasleek berehala atzeman zituzten pertsonaiak, egoerak eta erreplikak. Aurrerako prestaketa horri esker, antzezpena erabat baloratu dute, eta ilusio handiz aritu dira buru-belarri.
Emanaldiari hasiera emateko, ikasgelan landutako gaia den commedia dell’arte delakoan inspiratutako canevak izan ziren. Lehen minutuetatik publikoaren arreta bereganatzen jakin zuten antzezleek, parte hartzera gonbidatuz. Materia bizi eta ludikoaren sarrera horrek giro bero eta dinamikoa sortu du.
Ondoren, energiaz, umorez eta talentuz interpretatu zituzten Molièreren pasarteak, batez ere Le Médecin volant. Ikasleak ez ziren ikusle soilak: batzuk oholtzara igotzera gonbidatu zituzten, rol bat antzeztera edo erreplika batzuk esatera; publiko osoak, berriz, aktiboki parte hartzen zuen, hainbat esku-hartze kolektiboren bidez. Etengabeko elkarrekintza horrek bereziki biziarazi du ikuskizuna, eta guztiak erabat inplikatuta sentitzea ahalbidetu du.
Oso harkor eta dibertituta, ikasleek benetako plazera erakutsi zuten ikuskizuneko aktore bihurtzean. Haien parte-hartze aktiboak ikasitako obren ulermena indartu zuen, eta antzerki biziaren esperientzia zehatza eskaini zien.
Gazteekiko ukan duten eskuzabaltasuna, energia eta hurbiltasunari esker, antzezleek antzerkirako grina transmititzen jakin zuten, eta, aldi berean, ikasgelan ikasitako testuei bizia eman zieten.
Topaketa eder hau, zalantzarik gabe, oroitzapen bikaina izango da ikasleentzat. Interbentzio honek piztu duen ilusioa ikusita, laster antzerki proiektu berrietarako Le Théâtre du Versant troparekin elkartzeko plazera izatea espero dugu.
Milesker ainitz antzezleei eta noski Murieli, ahaztezina izan den mementu hau antolatu duen frantseseko irakasleari!

Ekainaren 6an, larunbatez, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko azoka iragan da Ziburuko plazan.....

Piarres Larzabal kolegioko maila desberdinetako ikasleek goiz eta arratsaldez parte hartu dute, batzuk zientzi arloan eta besteak irakurketa mailan !

Goizean, kolegioko 4. eta 5.eko ikasle batzuen lanketak azaltzeko parada izan dute : zientziako problematiken inguruan, azterketak eraman eta esperientziak egin dituzte bi nahiera egun baliatuz. Jende ugari hurbildu dira ikasleen tailerrak ikustera eta azalpenak interes handiz entzun dituzte. Haien aldetik ikasleak pozik izan dira haien likerketen inguruan solastea. 

Arratsaldez, ikastegiko "Antxeta Irakurzale Klubeko" ikasleak irakurzaletasuna eta istorioak asmatzeko irudimenaz gozatzen ibili ziren ezker-eskuin azokaren besta giroak lagundurik. 
Bi taldetan banatu eta, 6. eta 5. mailako irakurzaleak, Rolariak Elkarteak eskainitako rol jokoetan parte hartu zuten. Irriz, pertsonaia ezberdinen rolean sartuz, abenturazko istorioak harilkatzen ibili ziren talde txikietan elkarteko kideek gidatuz. Ondotik, azokan barrena idazle batzuk elkarrizketatzeko aukera izan zuten eta, hoberena, gustukoak dituzten liburuak zerrendatu eta IDZtako liburutegia osatzeko liburu berriak erosi zituzten ikastegiari esker.
Heldu den urteko azokan bertan izango garelakoan! 
Irakurriz amestea, bidaiatzea eta aberastea maite dugulako. 
Antxeta Irakurzale Kluba, PLK 
A zer gozamena! Plazer bat izan da azokan euskara hutsean gozatzea!
Esker handiak Baltsan Elkarteari, Ziburuko Antxetari, Rolariak elkarteko kideei, gurasoei, irakasleei eta, noski, ikastegia berari ere.
Urte osoan zehar, PLK kolegioko ikasle arduradunek, kolegioan garapen iraunkorraren helburuak betetzeko egiten diren ekintzak zerrendatu dituzte. 
Lanketa hori ikasgeletara eramana izan da, ikasle guztiak informazioa izan dezaten eta ondoko urtean beste ekintza batzuk proposatuak izan daitezen.
Urte bukaeran, Lore Aguinaga, mendi gidarekin, "Mendiko jestu egokien inguruan" solas bat entzutea parada izan dute.
Ekainaren 5an, ostiralez, Lore Aginagarekin Xoldoko Gaina inguruan, ikasitakoa praktikan ezarri dute. 

Ekainaren 4an, ostegunez, azken nahiera eguna antolatua izan zitzaien kolegioko 6., 5., 4. eta 3.eko ikasleei.

Hona hemen proposatuak izan ziren tailerrak :

- 6.ean : "Se acabo el tiempo", paperezko gazteluak, espezie arriskuan dagen animaliaren arte-lan bat esaldi informatibo batzuk dituela, funtzio kognitiboak lantzeko ariketak, truk eta truk

- 5.ean : Land'art, se acabo el tiempo, ondarea kameraren aurrean, paperezko gazteluak, reading classroom escape game.

- 4.ean : Zaragozako auto gida sortu, astronomia : udako zerua irakurri, argitasunaren teoria arte garaikidean, ondarea kameraren aurrean, gorputz adierazpena, reading classroom escape game

- 3.ean : Jungle speed Euskal Herria, argitasunaren teoria arte garaikidean, nor izan da hiltzailea ? Etxeko materialaren berrerabilera, lasterketa iraunkorra

Goizean, haiek hautatutako bi orduko bi tailerretan parte hartu dute ikasleek, eta piknika erraldoia ondotik, arratsaldean 2 orduko tailer batean. 

Eguerditan, ikasle andana bat bildu da mahai jokoetan aritzeko eta euriaz aterpetzeko !

Egun intensiboa !!

Ekainaren 18an, asteazkenez, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek goiza pasa dute Oreretako ikastolako ikasleekin.

Aurtengo bigarren trukaketa eguna izan da.

Urte hasieratik mezu trukaketa bat antolatua izan zen bi ikastetxeko ikasleen artean eta lehen aldikotz elkar ezagutza egin zuten Santo Tomasen kari.

Aldi honetan, Oreretakoak Ziburun errezebituak izan dira. Ikasleek elgarrekin partekatu dute goizeko askaria eta ondotik, taldeka 8 tailer ezberdinetan jardun dute. Hala nola, esku lanak, herri kirolak, bertsoak, kantuak, mahai jokoak, asmakizunak, etabar. 

Proiektu honen helburua handizki lortua izan da.

Esperientzia aberasgarria izan da ikasleendako, haien gaitasun sozialak garatzea eta elkarlana sustatzea ahalbidetzen duelako.
Ikasleek harremanak sortu dituzte eta harreman hauek mantentzeko aukera izango dutela espero dugu ! 
Gora "Zubiak eraikiz" proiektua !!

6.eko 3 gelek, Sophie Adenot astronautaren ber mementuan haziekin esperientziak egin dituzte.

Esperientzia hauek biziki garrantzitsuak dira, ondoko urteetan espazioan luzaz bidaiatzeko hazien garapenak gure elikadura bermatuko baitu.

Alde batetik haziak bertikalean ezarriz grabitatearen sentikortasuna aztertu dute (grabitatea sentitzen ez zuten hazi mutante lote bat baliatuz).

Beste aldetik hazien hozitzea ondoren, argiak eragina bazuenez aztertu dute, haziak argi gorri, zuri, urdin edo ilunean ezarriz.

Ikasleek emaitzak (hazien neurria eta norabidea) taula batean adierazi dituzte eta ChlorISS agentziara bidaliak izanen dira.

Han Sophie Adenoten emaitzekin konparatuak izanen dira.